Carrito 0
 

Panda Artist Management Katalunian eta Nafarroan egoitza duen enpresa da, 20 urte baino gehiagoko esperientzia duena kultura-sektorean eta 6000 ekitalditik gora antolatuak. 360º agentzia gara, artistentzat eta inguratzen dituen guztiarentzat lan egiten duena.

TALDEEN ETA ARTISTEN MANAGEMENTA

Gure artisten karrera kudeatzen dugu, babesa ematen diegu, aholkularitza, estaldura, ekitaldiak antolatzen eta ekoizten ditugu, birak, bere lan artistikoak modu fisikoan eta digitalean banatzen ditugu, beren argitalpen-eskubideak kudeatzen ditugu, konponbideak bilatzen ditugu eta batez ere, ahal dugun guztia egiten dugu gure familiako kide bakoitzak musikaren mundo konplexu honetan dituen helburuak bete ditzan.

Begiratu gure artistak hemen.

 

TALDEEN ETA ARTISTEN KONTRATAZIOA

Ez dugu artista esklusiboen katalogoa soilik, beste talde batzuen kontratazioa ere kudeatu dezakegu.

 

PRODUKTORA

Gure jardueren %60 baino gehiago ekoizpen propioak dira, horrek esperientzia haundia ematen digu formatu guztietako ikuskizunak kudeatzeko eta antolatzeko. Ez ditugu soilik gure taldeen jarduerak antolatzen areto edo esparru zabalagoetan, baita ere gure bezeroentzako ekoizpenak antolatzen ditugu, hala nola, udaletxe, jaialdi eta azokentzat. Ekitaldi bat antolatzeak eskatzen duen guztiaz arduratzen gara, kontratazioa, ekoizpena, sarreren salmenta, sarbideen kudeaketa, fakturazioa, altak eta abarrak.

Formació
 

BANAKETA DIGITALA TALDEENTZAT ETA ARTISTENTZAT

Panda Artist, banatzaile digitala ere bagara, plataforma onenekin eta handienekin lan egiten dugu. Gure artisten edukiak igo, eskubide digitalei buruzko aholkularitza eta monetizazioa gauzatzen dugu. Gaur egun 125 erreferentzia eta 1440 abesti baino gehiago ditugu gure katalogoan.

distribucio-digital-per-a-grups-i-artistes.jpg
 

DISKETXE ETA EDITORIALA TALDEENTZAT ETA ARTISTENTZAT

Formatu fisikoko 25 erreferentzia editatu eta banatu ditugu, Espainia osoan argitaratu eta banatzen dugu.

discografica-i-editorial-per-a-grups-i-artistes.jpg
 

TICKETING ETA SARBIDEEN KUDEAKETA, KONTZERTU ETA EKITALDIENTZAT  

Gure online salmenta sistema daukagu, gure TPV eta softwarearen bidez kontzertu, ikuskizun eta erreferentziako produkzioen sarrerak saltzen ditugu, gure irakurgailuen bidez sarbideak kudeatzen ditugu, sarrera fisikoak sortu eta gure bezeroen zalantza eta gorabehera guztiak azkar eta modu pertsonalizatuan konpontzen ditugu. 10.000 lagunetik gora bertaratutako ekitaldi handien sarreren salmenta eta sarbideen kudeaketa egin dugu.

Ticketing-i-gestio-accessos-per-concerts-i-espectacles
 

MERCHANDROLL.COM ONLINE DENDA

Merchandisinga saltzeko plataforma propioa dugu merchandroll.com online dendaren bidez.

Botiga online per a grups i artistes