Carrito 0

Ana Tijoux hip-hop erritmoan protesta egiten duen txiletarra da. Bere herrialdetik mundu osora. Konpositorea, letragilea, moldatzailea eta Latin Grammy baten irabazlea da. 2023an, aurreikusita duen albuma argitaratuko du, eta ziur asko aho zabalik utziko gaituela.


 

KARLOS ANIMAL

Proiektu pertsonal honetan bere ahalegin eta ilusio guztiak jarri ditu Karlosek, Non Serviumeko abeslariak. Bere kanturik ezagunenetarikoak 'Instinto' eta 'Los Olvidados' dira eta beste artista ezagunekin egindako kolaborazioak argitaratu ditu, Natos & Waorreko Ferrekin, esaterako.


 
Kontratazioa-Berri-Txarrak.jpg

BERRI TXARRAK

WWW.BERRITXARRAK.NET


 

BULEGO

Bulego.eus

Euskarazko poparen erreferentzia da BULEGO, 2022an erdigunean egon da Euskal Herrian. Euskal taldeen artean lehen lerroan finkatzea lortu dute. 50 data baino gehiago eskaini dituzte, haien artean, Sonorama-n edo Bilbao BBK Live-n.


 

Haren zuzeneko boteretsuak eta transmititzen duen energia positiboak mundu osoko ehunka eszenatokietan jotzea ahalbidetu dio Crisixi. 'Full HD' disko berriak 'Macarena Mosh'en erritmora jarriko gaitu dantzan.


 

DOBLE & HUGSOUND

2023ko nobedadea. Pop, trap, dancehall, musika beltza edo funk-disco erritmoak uztartzen dituen urbanoko bikotea. Energiaz beteriko zuzenekoek ziurtzat jotzen ditugunak zalantzen jartzen dituzte. 2023an disko berria eta aurkezpen bira egingo dute.


 

EGON SODA

Egon Soda, Bartzelonako rock taldea, berriro elkartu da ‘Bellaurora’ bere hurrengo diskoa grabatzeko. Sei bizardun ospetsu horien bilaketa musikalean beste buelta bat eman nahi izan diote.


 

Euskal Herriko pop-rock talde sendoenetako bat da Gatibu. Bere hamargarren diskoa ‘EH Distopikala’ musikari hauen transbertsalitatearen eta Euskal Herriko rocka berpizteko duten gaitasunaren erakuslea da.


 

GORKA URBIZU

gorkaurbizu.eus

GORKA URBIZU RUIZ (Lekunberri, 1977) musikari, konpositore eta ekoizle euskalduna da. Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarrista izandakoa, besteak beste kantugintzan eta letragile gisa egindako bideagatik da ezaguna.

2024ko urtarrilean, ezustean ‘Hasiera Bat’ diskoa kaleratu du. Bere izen propioarekin sinatzen duen lehendabiziko lana da hau, modu horretan hainbat urtetako isilunea urratuz. Impasse aro honetan, baina, Gorka Urbizu ez da geldirik egon. Besteak beste, ekoizpenaren munduan murgildu da (La M.O.D.A. taldearen Nuevo Cancionero Burgalés diskoarekin egin zuen debuta 2022an); halaber, hainbat kolaborazio grabatu ditu, esaterako Cala Vento Gironako taldearekin Casa Linda diskorako egindakoa.


 

JUANTXO SKALARI
& LA RUDE BAND

juantxoskalari.com

Juantxo Skalari 25 urte darama ska, rocksteady-a eta reggae mugimendua aldarrikatzen. 13 disko eta 1.000 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Europan, Latinoamerikan eta Asian ska eszenako ikono bihurtuz. 2023an bira berria du aurreikusita.


 

Kaotiko punk rock talde estatala da, jatorriz Euskal Herrikoa. 2022an, ‘Sin Filtro’ disko berria argitaratu zuten, eta 2023 hau aurkezten jarraituko dute Estatuko bira baten barruan.


 

LENDAKARIS MUERTOS

www.lendakaris.com

Gaur egungo zuzeneko azkarrena eta dibertigarriena eskaintzen duen Iruñeako punk banda, ez bakarrik abesti zorrotzengatik, baita errepika itsaskorrak eta letra are zorrotzagoak, harrigarriak eta probokatzaileak.


 

LEÓN BENAVENTE

leonbenaventeoficial.com

2023an taldearen 10. urteurrena ospatuko da, eta horretarako, proposamen eszeniko bereziak aurreikusita daude. Ibilbide luzea egin dute estatuan zehar, eta Mexiko, Txile, Argentina zein Portugaleko eszenatokietan ere izan dira.


 

LOVE OF LESBIAN

loveoflesbianband.com

Talde kataluniarrak bide arrakastatsua daramana ‘Viaje Épico Hacia La Nada’ diskoarekin. Mexiko Hiriko Auditorio Nazionaleko eta Metropólitan Antzokiko emanaldietan (13.000 sarrera baino gehiago) zein Queretaro-n (1.300) sarrera guztiak agortu ostean, Perun, Txilen, Kolonbian eta AEBetan jarraituko dute bira.


 

MARUJA LIMÓN

somosmarujalimon.com

Maruja Limón, Kataluniako rumbaren eta mestizaje flamenkoaren alabek, bere jai-giro eta alderdi gaiztoarekin liluratuko gaituzte. Pop, latin, rock eta musika elektronikoa konbinatua, Rumba flamenkoaren bidez.


 

MI CAPITÁN

Mi Capitán hiru gitarren soloekin eta melodia kutsakorrekin riff erritmoan eraikitako rock talde bat da. Hilabete hauetan landu dutena erakutsiko digute 2023an. Ziur asko aho zabalik utziko gaituztela!


 

NON SERVIUM

www.nonservium.net

Mostolesekoak hainbat kontzertu berezi egiten ari dira euren 25. urteurrena ospatzeko. Beti izan dute jarrera antifaxista, arrazakeriaren aurkakoa eta mugimendu sozialen aldekoa. 'Lehia, zarata eta gehiegikeriak’ da euren goiburua.


 

RAMON MIRABET

ramonmirabet.com

Eszenatoki artean jaioa; Europara eta AEBetara eraman du bere musika; 200 kontzertu baino gehiago eskaini eta 15 milloi erreprodukzio baino gehiagoko lau disko ditu. Ramon Mirabet Indie Pop-Rockaren erreferentea da, gure mugetik kanpo ere.


 

OLAIA INZIARTE

Olaia Inziarte artista nafarrak bere lehen diska, "Lehengo Lepotikan Burua", kaleratuko du. Haren konposizioak Nafarroako herri kantutegiari erreferentzia egiten diote eta pop ilun estilokoak dira, Billie Eilish bezalako artistak emulatuz.


 

ZEA MAYS

Zea-mays.com

Euskal Herriko rock-talde garrantzitsuenetako bat. 2023an disko berria aurkezten dute. Kantu guztien artetik bi nabarmentzen dira: Rozalenekin kolaborazioa eta Doctor Deseoren ’Corazón de Tango’ klasikoaren bertsioa.


 

ZETAK

zetak.org

2019an abiatu zenetik, pop elektronikoko bi album arrakastatsu argitaratu ditu. Azken singleak ‘Itzulera', uda euskaldunaren ereserkia, eta ‘Zoriontasuna', Bomba Stereorekin batera, nazioarteko jomugan jarri dute proiektua.