MUSIKAREN ZALE AMORRATUEN GIZA TALDEA GARA, IDEIA BAT ETA SORTZE MUGIMENDUA SUSTATZEN DUEN GRINA, BATZEN GAITUENA ETA, ALDI BEREAN, GURE EGUNEROKOAN GAUZA ASKOREN PARTAIDE EGITEN GAITUENA.

Panda Artist 360º agentzia gara, artistentzat eta haiek inguruan dituzten guztientzat lan egiten duena. Euskarria ematen diegu taldeei, ekitaldiak sortzen ditugu, birak, haien lanak banatzen ditugu fisikoki eta era digitalean, beren eskubideak kudeatzen ditugu, konponbideak bilatzen ditugu eta, batik bat, ahal dugun guztia egiten dugu Pandako kideetako bakoitzak –direla taldeak, direla pertsonak– bere helburuak gauzatzeko bidea izan dezan musikaren arloan.
Duela sei urte eta artisau filosofia hau puntu kardinal moduan edukita sortu zen Panda Artist, etorkizunerantz aurrera egiteko helburuarekin, eta gure giltzarria eta abiapuntua ahaztu gabe: lana, zintzotasuna, eta sorkuntza eta, era berean, emozioa mugatzen duten klixeei alternatibak sortzea.

Pausoz pauso aurrera goaz emozioak eta egunetik egunera bultzada sortzailearekin bizitzeko bidea ematen digun testuingurua kudeatzeko modu profesionalago baterantz: musika alderdi, forma eta adierazpide guztietan eta bakoitzean.